euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

EHS Advance sortu da, nanoteknologiak ingurumen, osasun eta segurtasunaren inguruko alorretan erabiltzeko ekimena

Joan den apirilaren 26an EHS Advance aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzaren ekimen horren helburua da ingurumen, osasun eta segurtasunaren inguruko alorretan nanoteknologiak produktuetan eta prozesuetan sartzeko zerbitzuak ematea, eta industriari horretan laguntzea.

2013/05/28  
Joan den apirilaren 26an EHS Advance aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzaren ekimen horren helburua da ingurumen, osasun eta segurtasunaren inguruko alorretan nanoteknologiak produktuetan eta prozesuetan sartzeko zerbitzuak ematea, eta industriari horretan laguntzea.
 
"Nanosegurtasuna & EHS Advance" jardunaldiaren barruan aurkeztu zen, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egin zen ImagineNano ekitaldiko Foro Industrialean. Ekimen horren bidez, enpresen esku jarriko dira EAEn nanoteknologiek ingurumen, osasun eta segurtasunaren alorrean dituzten gaitasunak, nanotoxikologiaren alorreko azken aurrerabideak ezagutaraziko dira, eta nanozientzien eta nanoteknologien inguruko araudiak Europa mailan duen garapena aurkeztuko da.
Izan ere, EHS-ADVANCE ekimenak nanozientziek eta nanoteknologiek ingurumen, osasun eta segurtasunaren alorrean eskaintzen duten ezagutzaren euskal nodoa izan nahi du, bultzatuz, bideratuz eta zabalduz, alde batetik, politikak, estrategiak eta araudia, eta, bestetik, bi alor horietan nazioartean egiten diren I+G+B ahaleginak. EHS-ADVANCE ekimena nanoBasque Agentziak —nanoteknologien alorreko politika zabaltzeko Eusko Jaurlaritzaren tresna— sustatu du, eta bat dator Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin.
 
Gaur egun, ekimen hori diseinu-fasean dago, Ikerkuntza Estrategikoko proiektu baten esparruan; GAIKER-IK4 da burua, eta IK4-TEKNIKERek eta TECNALIAk ere parte hartzen dute. EHS Advance ekimena Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du (ETORTEK programa), eta helburu hauek ditu:

• Baliabide berri bat ematea enpresei, nanoteknologiak eta nanomaterialak haien prozesu produktiboetan sartzeko modu seguruan, eta produktuaren bizi-ziklo guztian osasunean eta ingurumenean dituzten eraginak ebaluatzeko protokoloak eta tresnak ezartzea.
• Ebaluazioak eta azterketak egiteko, EAEko industria-sarearen gaur egungo eskaerari egokitutako metodo eta tresnak garatzea.
• Nanomaterialekin seguru jokatzeko prozedurak garatzea, laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko aukera emateko enpresei.
• EAEn alor horretan dauden gaitasunak elkartzea.
• Nazioartean nanozientzien eta nanoteknologiaren alorrean dauden politikak eta estrategiak ebaluatzea, baita ingurumenaren, osasunaren eta laneko segurtasunaren inguruko araudia eta prozedurak ere, eta alor horretan EAE Europa mailan kokatzea.
 

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +