euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Algetatik abiatuta biodiesela sortzen dihardu Gaiker-IK4k

Gaiker-IK4 zentro teknologikoan energia berriztagarriak ikertzen dihardute, beste ikerketa-lerro batzuen artean, eta I+G+Bko proiektu bat dute martxan, Bio Oil izenekoa algetatik abiatuta bioerregaiak sortzeko prozesuak ikertzeko

2011/06/06  Gaiker-IK4 zentro teknologikoan energia berriztagarriak ikertzen dihardute, beste ikerketa-lerro batzuen artean, eta I+G+Bko proiektu bat dute martxan, Bio Oil izenekoa, algetatik abiatuta bioerregaiak sortzeko prozesuak ikertzeko (aurretik ere aritu da zentro teknologikoa alor horretako proiektuetan lanean). 2009an jarri zuten martxan Bio Oil proiektua, eta Eusko Jaurlaritzak zati bat finantzatu zuen. Algen aprobetxamendu energetikoa egiteko teknologiak garatzea du helburu, biofintze-prozesu jasangarri eta ekonomikoki bideragarri baten bidez produktu berriztagarriak lortzeko. Hori guztia algak erabilita egiten ari dira; alegia, elikagaien merkatuan lehiatzen ez den produktu bat erabilita.

Ikerketa lau jarduera-talde handitan dago banatuta: algen hazkuntza, ondoren bioerregai bihurtuko diren produktuen erauzketa, produktuak bioerregai bihurtzea eta gelditutako biomasa balioztatzea.

Algen metabolismoa eraldatzeko lanetan ere ari dira, eta elikagaien neurria aldatzen, sortzen dituzten lipidoen kalitatea hobetzeko. Gene-eraldaketari esker, eraginkortasun handiagoz lortzen da algetatik bioerregaiak sortzea.

Beste lehengai batzuen aurrean algak erabiltzeak duen abantaila nagusia da algek hazkuntza-gaitasun handia dutela. Izan ere, bizidun zelulabakarrak dira, eta gai dira 2-6 orduko tartean biomasa bikoizteko. Alga horiek sortutako lipidoak biodiesel bihurtzeko planta pilotu bat du Gaiker-IK4k Zamudion.

Bioerregaien merkatua
Garraiorako erregaien merkatura dago bereziki bideratua proiektua, errepideko garraiorako ibilgailuetatik hasi eta bioerregai teknikoagoetaraino, hala nola aeronautikan edo bestelako sektoreetan erabiltzen direnak. Merkatuaren ikuspuntutik, bioerregai likidoek erabilera asko izan ditzakete, eta oso bolumen handiak kontsumitzen dira. Munduan sortutako bioerregai-kantitatea handitu izana da horren adierazle: 2000. urtean 18,2 milioi metro kubiko produzitu ziren, eta 2008an, berriz, hiru aldiz gehiago; hau da, 64,4 milioi metro kubiko. Hala ere, garraiorako munduan dagoen erregai-eskaintzaren % 3 baino gutxiago da hori. Horrenbestez, asko hobetu daiteke esparru horretan.

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +