euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Iraunkorrak gara | Paperik gabeko bulegoa lortzetik hurbilago

Enpresa guztiek, haien neurria eta sektorea edonolakoa dela ere, ingurumen-inpaktua eragiten dute beren kudeaketa-jardueraren eraginez

2012/07/26  
Enpresa guztiek, haien neurria eta sektorea edonolakoa dela ere, ingurumen-inpaktua eragiten dute beren kudeaketa-jardueraren eraginez. Ingurumen-inpaktu hori murriztu egin daiteke, eta ekonomikoki aurreztu. Bulego jasangarriagoa lortzeko ardatzetako bat paper gutxiago erabiltzea da; papera da, zalantzarik gabe, gehien erabiltzen den lehengaia, eta, beraz, alderdi hori bereziki zaindu behar da.

Paperaren erabilera jasangarriari garrantzi handia eman diogu GAIKER-IK4n, eta, paperik gabeko bulegoa lortzeko helburua dela eta, hainbat neurri hartu ditugu azken urteotan, oraindik urrun dagoen erronka horri aurre egiteko.

Adibidez, erabiltzaile-kontrola duten sareko inprimatze-sistemak erabiltzeak —inprimagailua in situ manipulatzera behartzen gaituzte inprimatzera bidalitako dokumentuak inprimatzen hasteko— aukera eman digu nahi gabe inprimatutako dokumentuen kopurua txikitzeko eta beste asko inprimagailuan ahaztuta ez gelditzeko. Halaber, ikusi dugu dokumentu gehiegi inprimatzeak —batez ere, koloretakoak—, paper-kontsumoa eta beste kontsumigarri batzuen kontsumoa handitu ez ezik, inprimagailuak gehiago higatzea ere badakarrela. Alde horretatik, lehenespenez zuri-beltzean (hiru edo lau aldiz tinta gehiago behar da koloretan inprimatzeko) eta bi aldeetatik inprimatzea ezarri dugu. Erraza izan da bi neurriak aplikatzea, eta emaitza bikainak ekarri dituzte kontsumigarriak murrizteari dagokionez.
 
Bestalde, artxibatzeko sistema informatikoak eta posta elektronikoa erabiltzeak bide eman digute, halaber, papereko edozein dokumentazio artxibatzeak dakarren leku-arazoaren zati bat konpontzeko. Eta, azkenik, hartutako neurrien artean, paper birziklatu mota jakin bat aukeratzeari esker —baso jasangarriko zura erabiliz sortua edo prozesu jasangarrien bidez eta dagozkien ziurtagiriekin zuritutako papera—, ingurumen-inpaktua txikitzen ari gara.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +