GAIKER-IK4k I+G+b-ri dagokion eskaintza aurkeztuko du CONSTRUMATen
Datorren maiatzaren 16-21 bitartean, Eraikuntzaren feriaren 17. ediziora joango gara
2011/05/02 Maiatzean, Construmaten, Eraikuntzaren Nazioarteko Erakusketaren, hamazazpigarren ekitaldian izan ginen. Erakusketa Bartzelonan egin zen, maiatzaren 16tik 21era. Ekitaldi horretarako, eraikuntza-sektorerako dugun eskaintza teknologikoa aurkeztea genuen helburu. I+G-ko proiektuetan, gai hauei buruzko garapenak aurkeztu genituen: material polimerikoak, konpositeak, ekomaterialak, fase-aldaketako materialak, material adimendunak, jasangarriak eta abar. Halaber, zerbitzu hauen berri eman genuen: materialen eta suarekiko erreakzioen saiakuntzak, sektoreari aplikatzen ahal zaizkion material polimerikoei buruzko ikerketa-lerroak eta uren eta lurren tratamenduarekin eta bizi-zikloen analisiekin erlazionatutako ingurumen-eskaintza.
Construmat erakusketa erreferentea da Europan, nazioartera begira dago, eta profesionalentzako da. Hainbat sektoreri zuzenduta dago, besteak beste, eraikuntza jasangarriko sektorea, makineriaren sektorea edo ekipoen eta instalazioen sektorea.