euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Sexu-transmisioko gaixotasunak hautemateko IK4k garatutako gailu bat salduko dute Indian

Globionic Tecnology enpresak 2012.urtean merkaturatuko du Indian. Bertan, Sexu-Transmisiozko Gaixotasuna (STG) duten gaixoen kopurua 82,5 milioi pertsonakoa dela jotzen da.
GAIKER-IK4k eta IKERLAN-IK4k batera garatutako gailuak, lagin klinikoetan egindako infekzio analisien eraginkortasuna frogatu du. Orain, clamidia edo giza papilomaren presentzia detektatzeko moldatzen ari dira, horiek baitira mundu populazioaren STG hedatuenak

2010/07/02  
IK4 Aliantza Teknologikoak garatutako gailu eramangarri bat, clamidia, giza papilomaren birusa (umetokiaren minbizia eragiten dutena) eta sexu-transmisioko beste hainbat gaixotasun ordu erdian baino gutxiagoan hautemateko gai dena, Indian salduko 2010an halako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin. 1.198 milioi biztanle ditu Indiak eta horietatik 82,5 milioi pertsona baino gehiagok gaixotasun hori dutela uste da. Clamidia da gehien kezkatzen duen gaixotasun horietariko bat, kasuen % 90ean isilean egon ohi dena, sexu-harremanetan transmititzen dena eta emakumeengan bakarrik eragina duena.
Europan ere clamidiak badu bere eragina eta burmuinean eragina izan dezake, itsutu eta abortuak, erditze goiztiarrak edo mintzen haustura goiztiarrak ere eragin ditzake, eta faktore garrantzitsua da haurren gaixotze-tasa altuan eta ugalkortasun ezan.

IK4 GAIKERREK eta IKERLANEK garatu duten diagnosi azkarra egiteko eta koste baxuko gailuak Sexu-transmisioko Gaixotasunak (STG) edo beste agente infekziosoak egun dauden kultibo mikrobiologikoko edo hautemate molekularreko sistemek baino azkarrago hautematea ahalbidetuko dute. Garapen teknologiko honek ez du laborategi baten azpiegitura behar, eta lagin klinikoetatik abiatuz hautemateko teknika konplexuak burutzen ditu. Gainera, egun dauden beste teknika azkarrak baino eraginkorragoa eta errentagarriagoa da.

Garatutako produktua merkatura aterako duen Globionic Technology enpresak hainbat argitalpen zientifikoren eta espezializaturen bitartez ezagutu du gailua. Iragan maiatzean, enpresa honen delegazio bat IK4 zentroetara hurbildu zen garapen teknologikoa zuzenean ezagutzeko eta hura Indian oso hedatua dagoen STG gizarte arazoari aurre egiteko erabiltzeko aukera aztertzeko. Bisitaldian, sistema horren bidez gorozkietan salmonella nola hautematen den ikusi zuten. Izan ere, garapen berri honen hasierako lana patogeno hori hautematea izan zen.

Nola dabilen egiaztatu ondoren, biek hitzarmena sinatu zuten Indiako delegazioak plataformaren prototipoa jaso eta STGak hautemateko gailua Delhiko Unibertsitatean egokitzeko.
Egokitzapen horri esker, biologia molekularrarekin zerikusia duen edozein gaixotasun diagnostikatu ahal izango da, STG barne. Bien bitartean, IK4 zentroak merkatura ateratzeko ari dira gailu eramangarria garatzen.

Plataforma eramangarria

Nahiz eta garapen berriaren aplikazio anitzak izan, hasiera batean ikerketak lagin motaren eta detektatu beharreko patogenoaren arabera ezberdintzen diren bi aplikazioetan arreta jarri zuten: abereetan campilobacteriosisa detektatzeko (animali osasunean aplikatzeko), eta gizakietan salmonelosisa detektatzeko (giza osasunean aplikatzeko).

Gaur egun, bere moldaketa burutzen ari dira arnasbideen infekzioa eragiten duen birusaren detekzio azkarrerako eta tratamendu onkologikoen eraginkortasunaren jarraipenerako. Gainera, gailua biologia molekular teknikaren bidez diagnostikatzen diren infekzio gehienen detekziorako moldatu daiteke, metabolopatiak eta diagnosi onkologikoa -Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) klasifikatutako patologien ia % 80 suposatzen dute- barne.

Txip berriak ohiko laborategi bat miniaturizatzen du txip baten barruan. Baita guztiz zehatza, azkarra, eramangarria eta erabilerraza da ere. Modu horretan, Globionic Technology enpresa bezala, hainbat erabiltzailek -ospitaleak, osasun-zentroak, etab- irakurketa optikoa duen gailua eskuragarri izango dute. Gainera, patogenoak , alterazio genetikoak, gaixotasun degeneratiboak identifikazio arinak egin ahal izango ditu. Txiparen barruan patogenoaren kontzentrazioa dago, bere apurtzea bere material genetikoaren askapena, bere zati zehatzen biderketa, eta, azkenean, detekzioa. Erabiltzaileak fluidoa sartu beharko du (listua, odola, malkoak, etab) gailuak gaixotasuna detektatu ahal izateko.

GAIKER-IK4k hurrengoetan parte hatu du: txiparen mikrofluido sistemari garapen biokimikoa egokitzea, bere diseinuaren ezaugarrien definizioa, doitzea, aplikazio klinikoetarako gailuaren hobekuntza eta karakterizazioa, eta patologia ezberdinen, gastroenteritisa, gripea, tratamendu onkologikoen jarraipenak diagnostikatzeko.

Bestetik, IKERLAN IK4k Laborategia Txip batean erreproduzitzeko ahalbidetzen duen fabrikazio teknologiaren garapenean lan egin du. Baita diagnostikorako plataformaren diseinua eta garapena. Horrek irakurgailu optiko-elektroniko bat eta plastikozko behin erabiltzeko gailua ditu. Etorkizunean aurrerapen horrek gailu ezberdinak garatzea ahalbidetuko du.
Erreferentziazko laborategietan normalean egiten diren prozesu zailekin konparatuta, gailu berriak analisi prozesua arin egiten du, kontzentrazioa, laginen prestakuntza eta PCR-en (Polymerase Chain Reaction) bidez detekzioa. Halaber, bere erabilgarritasunak eta eramangarritasunak medikuaren kontsultan
bertan diagnosia egitea ahalbidetzen du.

IK4, 80 milioi euroko etekinak I+G+b-n

IK4 Aliantza Teknologikoak, egun zazpi zentro bere barne dituena (CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, TEKNIKER eta VICOMTECH eta LORTEK biltze prozesuan dagoena), 2009an 80 milioi euroko etekinak izan zituen I+D+g-n.
Gaur egun, IK4k 1.250 profesional baino gehiago diru eta zortzi unitate zientifiko-teknologiko inguruan dihardu: Bioteknologia eta Biomaterialak, Mikro eta Nanoteknologiak, Ingurumena eta Birziklapena, Energia, Industria Kudeaketa eta Produkzioa, Mekatronika, Komunikazioa, Materialak eta Prozesuak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

Espezializazio horrek enpresen partner teknologiko gisa izateko aukera ematen du sektore anitzetan aplikatu daitezkeen edozein proiektu burutzeko. Hori dela eta, IK4 Europako, Espainiako eta Euskadiko Administrazioek bultzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzen duen erreferente bat da.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +