euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Txomin García | ULMA Taldeko Zuzendari Nagusia

"Enpresok aukera berriak sortuko dituzten jarduera berriak bilatu behar ditugu, erabakitasunez" | urtarrila 2007

2007/01/01  
ULMA Kooperatiba Taldeko Zuzendari Nagusia ez ezik -Mondragon Korporzio Kooperatiboko (MCC) dibisio bat da enpresa hori-, Txomin García IK4 Aliantzako eta IKERLAN Zentro Teknologikoko Lehendakaria, MCCko Lehendakariordea eta Ezagueraren Klusterreko Zuzendaritza Batzordeko kidea ere bada. 2001era arte ULMA Packagingen kudeatzailea izan zen, alegia, orain zuzentzen duen Taldeko 7 Negozio unitateetako batena.  
 
ULMA Espainia iparraldeko enpresa talde garrantzitsuenetako bat da. 2006an 600 milioi euro inguruko salmentak izan zituen -horietatik 270 milioi, nazioarteko salmentak-, eta 3.500 langile ingururi ematen die lana. Taldeak, gainera, Berrikuntza eta Internazionalizazioaren aldeko apustu irmoa egin du. ULMA Taldea zuzentzeaz gain, Txomin Garcíak Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritzako Masterrean, 2 seme-alaba ditu eta itsas modelismoaren zale amorratua da.
 
 
 
....................................................................................................................................................................................
Jardunbide profesional hain nabarmena izanik, zure hastapenak nolakoak izan ziren jakin nahi genuke.
16urte nituela, Hernaniko kooperatiba batean hasi nintzen lanean, lanaldi erdian. Esperientzia hark markatu egin ninduen; izan ere, bertan kutsatu zidaten sormenerako et aberrikuntzarako grina.
Orduz geroztik, lanean eta aldi berean ikasten aritu naiz etengabe. Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza ikasten niharduela, Unibertsitateko makinen diseinurako departamentuan lanean aritu nintzen. Urtebetez irakaskuntzan ere aritu nintzen; esperientzia interesgarria izan zen, baina ez neukan horretarako bokaziorik. Benetan gogoko nuena teknologia aplikatua zen; ongi funtzionatzen zuten makinak diseinatzea eta aparatuak fabrikatzea. Hortik egun Mondragón Assembly izenaz ezagutzen den enpresara joan nintzen; betidanik puntako teknologia erabili izan duen enpresa batera.

1986an, ULMA Packaging-eko I+Geko Zuzendaritza eskaini zidaten. Bi aldiz pentsatu gabe baietz esan nuen, une hartan enpresa krisialdi larrian murgilduta zegoen arren. Handik urtebetera, enpresaren kudeatzailetza eskaini zidaten, modu oso iradokitzailean gainera: "inork ez zuelako nahi Negozio haren Kudeatzailea izan". Oso esperientzia interesgarria izan zen, baina oso gogorra ere bai; izan ere, ez ginen hutsetik abiatu, zenbaki gorrietatik baizik. Enpresak ez zeukan produkturik, ezta merkaturik ere, eta 150 lagunen etorkizuna zegoen kolokan. Berehala lanari ekin genion; talde on bat sortu genuen, eta ilusioz beterik aurrera atera ginen. Hiru urte inguru behar izan genituen egungo Negozioaren oinarriak finkatzeko. 1991n jarri gienn abian, eta orduz geroztik %20 pasatxoko hazkundea izan dugu urtero. 150 langilez osaturiko enpresa batetik (ia erdia sobera zeuden, gainera), 770 langile dituen enpresa bat izatera pasa gara. Esperinetzia zoragarria izan zen niretzat, gogoan izanik 27 urte besterik ez nituela, eta teknikaren arlotik nentorrela. Ahalegin handia egin behar izan nuen eskarmenturik ez neukan hainbat arlotan trebatzeko, adibidez kudeaketan eta beste dizplina batzuetan. Izugarrizko erronka izan zen.

Besteak beste, IK4 Aliantzako Lehendakaria zara 2006ko urtarriletik. Nola deskribatuko zenuke enpresan daramazun denbora?
Esperientzia oso interesgarria izan da, dudarik gabe. IK4 erakunde gaztea da oraindik. Aurten, Aliantzaren zortzi unitate zientifiko-teknologikoen abiaraztean jarri dugu arreta; aipatu unitateak erakundearen bizkarrezurra dira, eta bere eraginkortasuna nahiz espezializazioa hobetzea dute helburu.

Une honetan, finkaturiko helburuak erdiestea ahalbidetuko digun antolaketa eredua hobetzen ari gara. Zentro bakoitzaren nortasunari eutsiz, pertsonetan oinarrituta dagoen proiektu bat abiaraztea da helburua. Horretarko, oso zorrotzak izan behar gara ikerketa eta teknologiaren arloa industriari egiten dizkiogun ekarpenei dagokienez. Benetan miresgarria da elkarrengandik hain desberdinak diren erakundeez osaturiko aliantza batek aurrera egitea; aliantzako kide guztiak itxaropenez beterik elkarlanean aritzea, helburu komun bat erdiesteko. Kanpotik, beharbada, abiarazte hori zertxobait motel doala emango du; baina nire ustez, IK4 oso oinarri sendoen gainean ari da garatzen. Ni oso pozik nago IK4 osatzen dueten zentro guztiek erakutsitatko jarrera eta konpromisoarekin.

ULMA Taldaren kanpo salmentek 270 milioi euro gainditu dituzte 2006an. Zein iritzi duzu Taldearen internazionalizazio estategiari buruz?
ULMA talde dibertsifikatua da; 7 Negozio unitate desberdinek osatzen dute, eta beraz, ezinezkoa da politika operatibo homogeneorik edukitzea. Negozio bakoitzak bere berrezitasunak eta bere merkatuak ditu; hala ere, badaude Taldeko enpresa guztiek partekatzen dituzten kezka eta dinamika batzuk. Internalizazioaren ikuspegia alderdi barneratu eta partekatuenetariko bat da. Gure negozioen merkatu naturala mundu osoa da, eta bertan daude aukera guztiak. Gakoa aukera horiek bilatzen jakitea da, eta ondoren, haiek garatu ahal izateko antolaketa eredual edo aliantzak sortzea.

ULMA duela ia 50 urte jaio sen arren, 1984ko krisialdiak ezarri zuen iraganaren eta etorkizunaren arteko muga. Hain zuzen ere, Taldea bera  urte hartan eratu zen. Krisialdi hartatik funtsezko gauza asko ikasi genituen. Hasteko, merkatu gutxi batzuen menpe egoteak oso ahul egiten zaituela konturatu ginen. Ezinbestekoa da munduko merkaturik lehiakorrenetan sartzea, salmenta aukerak handitzeko ez ezik, lehiakideei aurre egin ahal izateko behar diren gaitasunak garatzeko ere bai. Liga gogor horrek zeure burua ongi prestatzera behartzen zaitu. Egungo ekonomia globalizatuta dago, eta mundu osoan lehiatzeko gai den produktu bat eta erakunde bat ez badaukazu, oso zaurgarri bihurtzen zara.

Gu betidanik gur produktuak gur merkatuetara egokitzen saiatu gara, herrialde bakoitza desberdina delako. Bestalde, lehenengo fasean banatzaileen bitartez ia 50 herrialdetan lan egin ondoren, 1995ean ohartu ginen arrakastaren gakoa berezoengandik hurbil egotea zela; beraz, 1996an filialak irekitzen hasi ginen. Gaur egun 28 filial eta 800 langile inguru ditugu atzerrian.

ULMA Taldea enpresa berritzailearen adibide bat da. Zer esan nahi du berrikuntzaren aldeko apustu horrek?
Nazioarteko presentziarekin batera, berrikuntza da ULMA Taldearen giltzarrietako bat. Negozioa edonolakoa izanda ere, ziur gaude etorkizuna berrikuntzaren eta balio erantsi handiagoko produktu nahiz zerbitzuen menpe egongo dela. Era berean, negozioetan aurrera egin behar dela uste dugu, aldi berean gure gizartearen erronkei erantzunez. Enpresa bat ez da bere merkatuetar bakarrik egokitu behar; oso garrantzitsua da, halaber, zerbitzatzen duen gizartearen bilakaerara moldatzea, premia sozial berriei erantzuteko. Gizarte batek etengabe aurrera egiteko, enpresen jarduerak ere etengabe aldatzen joan behar dira. Nire iritziz, enpresok arreta eta baiabide gehiago jarri behar ditugu balio erantsi handiagoko jarduerak sortzeko. Gure gizarteko ongizate premiak ase behar ditugu, balio gutxiko jarduerak edo sektore heldual gogor defendatu beharrean. Izan ere, lehenago edo beranduago, aipatu sektore eta jarduerak desagertu egingo dira, talentua eta kapitala alferrik galduz, eta okerragoa dena, jendearen itxaropenak zapuztuz. Enpresok aukera berriak sortuko dituzten jarduera berriak bilatu behar ditugu, erabakitasunez.

Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortarunerako eta Gizarte Berikuntzarako 2006-2010 Planaren diseinuan parte hartu duzu. Zure iritziz, zeintzuk dira berrikuntzari dagokionez euskal enpresek dituzten erronka nagusiak?
Industria Sailaren ekimenz sortutako Plan honek, ikuspegi asko uztartzen dituen gogoeta interesgarri bat egiten du, diagnostiko nahiko argi bat ematen du eta zenbait erronka mahaigaineratzen ditu. Gizarteak aurrera egitea nahi badugu, eskaera horri erantzutea ahalbidetuko diguten jarduerak garatu beharko ditugu eskura ditugun aukerez baliatuz.

Zoritxarrez, euskal industria oso atomizatuta dago. Horrek eragotzi egiten du nazioarteko merkatuei edo I+Geko proiektu handiei sakonki eta erabakitasunez heltzea. Berrikuntza eta internazionalizazioa funtsezkoak dira merkatuan arrakasta izateko. Beraz, Euskadiko ehun industriala osatzen duten enpresek eta gainerako agenteek elkarlana asko indartu beharko dute helburu hori erdiesteko. Euskal enpresak elkarlanak ematen dituen aukerak aprobetxatu behar ditu. Bestela, gure enpresa txikiak azkenean desagertu egingo dira mundu gero eta globalizatuago honetan. Bestalde, ez dakit euskal industriaren egungo susperraldia behar bezala aprobetxatzen ari garen. Nire ustez, ehun industrialaren eraldaketa motelegi ari da gertatzen. Sortu dira sektore berri batzuk, baina beste asko oso helduak dira. Euskadiko ehun industrialaren birmoldaketari erabakitasunez ekin behar zaiola uste dut. Jarduera zaharrak berriekin ordezkatu behar dira; horrek berrikuntzaren aldeko apustua irmoa egitea eskatzen du, eta ondorioz, berrikuntzaren euskarriak sustatzea: garapen teknologikoa eta ikerketa.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +