euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Gure 25. urtemuga ospatzen dugu mendearen laurden honetan garatu ditugun 900 proiektu baino gehiagorekin

Hogeita bost urte hauetan Zentro Teknologikoak bere urteko batez besteko hazkundea % 11koa izan da

2010/05/24  
GAIKER-IK4ren ospakizuna. Zentro Teknologikoaren 25. urtemuga da aurten eta osasuntsu dago. 5 bosturteko honetan jasotako emaitzen artean, ondorengo hauek bereizten dira: 900 I+G proiektu baino gehiago, prestatutako zerbitzu teknologiko aurreratuak edo heziketa- eta hedapen-jarduerak; baita egindako analisiak eta garatutako saiaketak ere.
Zentroak 119 milioi euroko etekinak izan ditu, eta urteko batez besteko % 11ko hazkundea. Diru-sarrera horien banaketa orekatua izan da erreferente den hiru eremuen artean.

1985. urtetik, GAIKER-IK4k bere ezagutza-eremuekin zerikusirik duten I+G lanetan jardun du: Bioteknologia, Ingurumena eta Birziklapena; eta Plastikoak eta Konpositeak. Bere izateko arrazoia ikerkuntza eta irtenbide teknologiko fidagarri eta berritzaileak ematea da, erreferente den aipatutako hiru eremutan. Irtenbide jasangarriak, lehiakorrak eta berriztatzaileak enpresari balorea ematen diotenak. Hala, bere garapen teknologiko zein ekonomikoari laguntzen dio.
 
Azken 5 hamarkadetan burututako jarduera horietatik guztietatik, I+G proiektuak guztiaren % 83 izan da.  Aldi horretan, GAIKER-IK4ek Ikasketa eta Espezializazio Teknologikoko 395 I+G proiektu burutu ditu. Hainbat administrazioren finantzazioa jaso du (foru aldundikoa, autonomikoa eta estatukoa), I+G-aren sustapenerako programen barruan Zentroak akordioak, hitzarmenak eta "kontratuak" dituelako. Bestetik, Europako Batasunak martxan jarritako Esparru Programetan parte hartzeari esker, aldi horretan 79 Europar Proiektu garatu ditugu, horietako lehena 1991an. Gainera, 518 I+G proiektu burutu ditugu enpresei ezagutza transferitzeko gure bezeroentzat. Hau da, Ikasketa eta Espezializazio Teknologikoko proiektu bakoitzeko, I+G-ko 1,5 proiektu burutu ditugu enpresa eta industria sektoreekin Kontratupean. Enpresekin egindako proiektu horietatik, 43 enpresa-taldeekin egindako kooperazioaren bidez izan ziren eta 475 guk kontratupean egindakoak. Hala, 307 enpresa-bezero erantzuna eman ahal izan zaie.
 
Gainerako % 17 eskainitako Zerbitzu Teknologiko Aurreratuei dagokie (I+G+b zerbitzuak, produktuen egiaztapen teknologikotik hasi eta aholkularitza teknikoetara), Analisia eta Saiakuntzak eta Hedapen Teknologikoa, azken 25 urteotan, besteak beste, 96 ikastaro, 124 jardunaldi teknikoren antolaketa eta 276 artikulu tekniko argitaratutan islatu direnak.  Halaber, urte hauetan zehar, enpresa-aukerak eta aukera ekonomikoak garatzearen aldeko apustua egin du GAIKER-IK4k. Hori gauzatzeko, emaitzen babesaren eta esplotazioaren bidez lortu da, baita jasotako ezagutzaren bidez ere, enpresa berrien sorkuntza ahalbidetuz eta parte hartuz. Hori dela eta, Zentroak 15 enpresa edo spin-off berrien sorkuntzan parte hartu du. Horietatik 8 GAIKER-IK4 zenbait bazkideren laguntzari esker abian jarri dira. 2007. urtean Deloittek Zentro Teknologikoen inpaktu sozio-ekonomikoari buruzko egindako txostenaren arabera, 1997 eta 2006 artean, GAIKER-IK4k Euskadin batez besteko 1,01 zeharkako enplegu sortu ditu Zentroak sortu duen enplegu zuzen bakoitzeko.

Analisi sektoriala

GAIKER-IK4k ikasten, egokitzen eta garatzen du berezko teknologia ; gero, sektore industrial anitzetatik datozen bezeroei transferitzeko. Bere eskaintza teknologikoa sektore- eta diziplina-anitzekoa da. Besteak beste, hurrengo sektoreei zuzenduta daude: garraioa, automozioa, eraikuntza, etxeko tresnak, sektore elektriko edo elektronikoa, energia, administrazioak, ingeniaritzak, ekoindustriak, birziklapena, hondakin-kudeaketa, elikagai- -, osasun- -, farmazia- eta kimika-sektoreak, besteak beste. Urte hauetan 2.300 bezero baino gehiago zerbitzatu ditugu. Bere aktibitatea dela eta, horien gehiengoa ETEak izan ziren.

25 ezagutza-eremuetako diru-sarreren analisiari erreparatzen badiogu, horien % 35 Plastiko eta Konpositerekin I+G+b-arekin zerikusia dute jardueretatik dator. % 39 Ingurumena eta Birziklapenetik, eta gainontzeko % 26 Bioteknologia jardueretatik.

GAIKER-IK4 eta kalitatea

Hasieratik, GAIKER-IK4 kalitatearekin konprometitu ziren, eta etengabeko hobekuntza oraindik ere Zentroan ikus daiteke. “Kalitatearen Kudeaketa” dela eta, Zentro Teknologikoak Kudeaketaren Bikaintasunaren Europar Saria, EFQM, jarraitzen du 1997. urtetik. Kudeaketa horrek, onarpen asko izan ditu. Halaber, zentroaren ibilbidearen eta lortutako emaitzen dinamizatzailea izan da. 2002. urtean zilarrezko “Q” saria eskuratzeko lehena izan zen. Sari hori Eusko Jaurlaritzak Euskalit bitartez ematen du eta Kudeaketa jarduketetan maila aurreratu bat erakusten enpresei ematen zaie. 2004. urtean, ostera, urrezko “Q” saria irabazi zuen GAIKER-IK4k. Hala, saria biak lortu zituen lehenengo Zentro Teknologikoa izan zen. Geroago, EFQMk berak ematen dituen Kudeaketaren Bikaintasunaren Europar Sariak etorri ziren: 2006an “Finalist” saria eta 2008an Prozesuen eta Gertakarien bidezko kudeaketagatik.
 
Sari horiek erreferentziazko erakunde bihurtzen dute Zentroa Europar mailan Kudeaketaren Bikaintasuna dela eta. Halaber, Zentroak ere ziurtagiri anitz ditu. Horretaz gain, Kudeaketaren Bikaintasun eredua da. Zentroak “Kalitatearen Kudeaketa”rekin daukan konpromisoagatik nabarmentzen da, hainbat ziurtagiriren jabe baita. Izan ere, GAIKER-IK4 Estatuko Zentro Teknologiko bakarra da ISO 9001 eta ISO 14001, EMAS III Ziurtagiria, Laborategi Praktika Egokiak Ziurtagiria dituena. Halaber, ISO 17025 irizpideen araberako ziurtagiriak ditu su-, plastiko-,eta ingurumen sektorean saiakerak burutzeko.

GAIKER-IK4ko historia

GAIKER-IK4 bere lehen pausuak eman zituen Trapagan 1985ko uztailean "Gaiker, Material Berrien Talde Teknologikoa” izenarekin, eta Talde Teknologiko hori, Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Sustapen Sailaren laguntzarekin eta 13 erakunde pribaturen babespean. Bere xedea zen enpresa-sarea laguntzea material berrien sintesian eta material horiek fabrikatzeko eta manipulatzeko behar diren teknologiaren garapenean. 1988. urtean, DFBak  eta 11 enpresa bultzatuta, Biotek sortu zen: Euskadiko lehen Zentro Bioteknologikoa, hain zuzen. Ondorioz, bioteknologiaren aitzindaria bihurtu zen gure lurraldean.
 
1992ko uztailean, bi Zentroek fusionatu ziren eta GAIKER Teknologia-Transferentzia Zentroa jaio zen. 

Urte bat geroago, Euskal Teknologia Sareko kide izanda, instalazioen lekualdatzea gauzatzen zen Zamudioko Teknologia Parkera. 1997an, forma juridikoa aldatu zuen eta irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bihurtu zen. Gaur egun, 23 enpresa dira GAIKER Fundazioaren kide direnak. Horiek Zentroaren 3 ezagutza-eremuak ordezkatzen dituzte.proportzionalki. Enpresa horiek Patronatuan –enpresa bat buru dena- ordezkaturik daude. Patronatu hori 7 enpresa-ordezkari ditu eta instituzioetatik 4 ordezkari. BFA (1), Eusko Jaurlaritza (2) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (1).

2005. urtean Ceit, Ikerlan eta Tekniker (bazkide sortzaileak) erakundeekin elkartu zen GAIKER, berrikuntza eta bikaintasuneko I+G sustatzeko, eta euskal teknologiaren itun berria sortzeko. Geroago, Cidetec, Ideko eta Vicomtech gehitu ziren. IK4 izenak "Ikertu Knowledgey" esan nahi du eta "4"ak "zientzia, teknologia, berrikuntza eta sormena" lau arloak irudikatzen ditu. Bezeroei bikaintasun zientifikoa eta teknologikoa eskaintzea ahalbidetuko zuen masa kritikoa lortzea zen itunaren helburu nagusia. Aliantza berria, ezagutzaren metaketa eta konbergenteak diren gaitasunak direla.eta, 1.200 lankide eta 90 milioi euroko diru-sarrerak ditu.

2009ko emaitzak

Aurreko urtean GAIKER-IK4k 10,9 milioiko etekinak izan zituen, 2008.urtean lortutako baino pixka bat gehiago.Urte honetako aurreikuspenen arabera, Zentroaren diru-sarrerak 11,3 milioi euro ingurukoak izango dira. 2009. urtean egindako inbertsioen arabera, GAIKER-IK4 milioi 1 euro bideratu ditu partida horretara. Hala, eskuratu ditu: ekipamendu teknologikoa, Mikroskopia laborategientzat azpiegitura berriak, Karakterizazio Molekularra, Superkritikoen eta Nanomaterialen Erauzketa. Giza-Baliabideen eboluzioa dela eta, Zentroak 130 langile ditu eta 27 formakuntza egonaldietan.
 
Zentro Teknologikoaren I+Gn proiektuen emaitzak hurrengo hauek izan dira:I+G Ezagutzaren Transferentziari buruzko 96 proiektu garatu ditu enpresa-sarerarentzat, 12 enpresa-talderekin kooperatuz eta 84 Zentro Teknologikoak berak egindakoak “Kontratu Pean”. Hala, beren Bezeroei eta Fundazioko Kideei erantzuna eman ahal izan zaie. Ikasketa eta Espezializazio Teknologikoko 37 I+G proiektu burutu ditu. Horietatik 12 Europan 4,6 milioi euroren truke.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +