Aurten, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak EMAS III izenaz ezagunagoa den 1221/2009 zenbakiko (EB) Erregelamenduari buruzko Erabiltzailearen Gida eta Gida Globala argitaratu ditu. Bi dokumentuak funtsezkoak dira europar erreminta hau sendotzeko eta indartzeko; haren helburua da erakundeei laguntzea beren baliabideen efizientzia hobetzen, arriskuak murrizten eta jardunbide onen erakusgarri izaten deklarazio publiko baten bidez. GAIKER-IK4n 2005etik dugu EMAS III ziurtagiria, eta gida horien argitalpenak lagundu egingo digu ingurumen-bikaintasunaren helburua lortzen.
Joan den ekainean, Eusko Jaurlaritzaren IHOBE Ingurumen |
 |