euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k 2.300 enpresa baino gehiagori transferitu die ezagutza 2010ean

2011n, Zentroak instalazio berriak inauguratuko ditu Zornotzako Automotive Intelligence Centre (AIC) delakoan. Horri esker, automobilgintzaren sektoreko ikerketak hedatu ahal izango ditu.

2011/06/27  
Ekainaren 23an aurkeztu genuen 2010eko Urteko Txostena, GAIKER fundazioko kideen aurrean. Ekitaldi ekonomikoaren amaieran 11,11 milioi euroko diru-sarrera osoa izan zen eta 3,26 milioi inbertitu ziren. Azken zenbateko horren gehiena instalazio berriak abian jartzeko eta puntapuntako ekipamendua erosteko erabili zen.
I+G-ko jarduerari dagokionez, iaz 124 proiekturen garapen osoan edo partzialean lan egin genuen. Proiektu horietatik 85 transferentzia teknologikoko proiektuak izan ziren, eta kontratupean garatu ziren gure bezeroentzat. Beste 39 ezagutza propioa gureganatzeko eta sortzeko proiektuak izan ziren, eta administrazioen diru-laguntzarekin garatu ziren. Proiektu horietatik hamabost inguru nazioartekoak izan ziren.
 
Halaber, 2010ean 45 zerbitzu teknologiko aurreratu egin genituen GAIKER-IK4n; 671 analisi eta saiakuntza egin genituen — horietatik 75 ENACek ziurtatuta—; 3 trebakuntza-ikastaro eman genituen, eta ezagutza teknologikoa hedatzeko 4 jardunaldi tekniko antolatu genituen. Zentroaren giza baliabideen bilakaerari dagokionez, urtearen amaieran 131 langile genituen, eta 5 bekadun, doktoretza-tesia egiten; halaber, 11 pertsonak trebakuntzaegonaldiak egin zituzten ekitaldian zehar.
 
http://www.gaiker.es./informeanual10 helbidean aurkituko duzu Urteko Txostena, iaz Zentroan egindako jarduera guztiei buruzko informazioarekin.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +