euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Bernabé Unda | Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua

"Berrikuntza eta kalitatea dira aberastasun gehiago sortzeko bitarteko nagusiak" | urtarrila 2010

  
2009ko maiatzeko izendapenera arte, gaur eguneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undaren jardun profesionala ontziola publikoen alorrean garatu da, Sestaoko La Naval-en hasi (Bizkaian), eta han egokitu zen bi hamarkadaz zuzendari orokor izatera iritsi arte. Ontziola 2005ean pribatizatu zenean amaitu zuen hango lana, eta prozesu horretan oso parte hartze aktiboa izan zuen Undak.

Bilbon jaioa eta lanbidez ontzigintza ingeniaria, 2005etik aurrera alor politikoan lanean hasi zen ar te, gaur eguneko sailburuak Industria Zuzendaritza orokorra izan zuen Navantia, Espainiako ontziolen talde publikoan, zeinen barruan ziren Ferrol, Cadiz eta Cartagenako faktoriak.
  

 
..................................................................................................................................................................................... 
Zein uste duzu izan litezkeela gaur egun bizi dugun krisi egoeratik atera beharko genituzkeen ikasgai nagusiak? Eta zein neurritan uste duzu ikasitakoak aldatuko duela gure gaur eguneko ekoizpen eredua?
Ikasgai asko dago. Batetik, ezaugarri hauetako arazo bat agertzen den orduko, lehendabizi berau ezagutu eta aztertu beharra dago, ondoren ekiteko. Eta krisi honekin zerbait agerian geratu bazaigu, izan da, nazioartekotzeak lagundu egiten diela enpresei krisian barrena igarotzen askoz ere baldintza hobeagoetan. Gobernutik eten barik azpimarratzen dihardugun alderdi bat da, enpresei lagundu gura diegu nazioar tekotu daitezen, pisu handiagoa izan dezaten kanpoko merkatuetan. Eta noski, ez zaio inoiz utzi behar lehiakortasuna hobetzeko ahalegina egiteari berrikuntzaren eta kalitatearen bitartez. Eta bi alderdietan lan egin ahal izateko -krisialdiari eusteko eta honetatik irteten garenerako lehiarako prest egoteko-, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak hainbat programa dauzka enpresen eskueran. Compite estrategiaren bitartez lagundu gura dugu eraldatu eta merkatu berriak bilatu beharrean diren enpresek hala egin ahal izan dezaten ahalik eta baldintzarik hoberenetan. 
 
Zein faktoreren baitan uste duzu dagoela gure enpresa sarearen biziraupena eta zein enpresa mota uste duzu irten litekeela aurrera eszenatoki berrietaranzko garapenean lidergoa izateko gaitasunez?
Oinarrizko zazpi zutabe edukiko genituzke: berrikuntza, ekiteko gaitasuna, dibertsifikazioa, pertsonen eta erakundeen garapena, nazioartekotzea, dimentsioa eta ingurumen jasangarritasuna eta etikoa. Horiek dira datorren udan aurkeztuko dugun Lehiakortasun Planak oinarri izango dituen zazpi ardatzak. Euskadin enpresa ehundura sendoa daukagu, eta hau zalantza gabe prestatuta dago etorkizunari aurre egiteko lerro nagusion inguruan. Ahalegina beharko dugu, eta argitasuna. Ekonomia ereduaren aldaketa bat ari da gertatzen, eta horretara egokitu beharra daukagu derrigor. Hori da gure enpresen erronka handia. Adibide gisa aipatzeko: Zientzia eta Teknologia Sare zabala daukagu, eta gure eginbeharra da sare hau hurbiltzea euskal ekoizpen ehundura guztiari, hala enpresa handiei zein txikiei.
 

Zein presentzia maila uste duzu bilatu behar duela nazioarte mailan euskal enpresa ehundurak?
Lehenago esan dizudan legez, horixe da gure erronka handietako bat. Jomuga ez dugu bakarrik izan behar gure kanporanzko irekidura horretan sakontzea merkatu berrietan sartuaz eta abar. Esan gura dut, kontua ez dela bakarrik kanpoan gehiago saltzea. Aldi berean erakargarri bihurtu behar gatzaizkio atzerriko inbertsioari, eta atal horretan bide luzea daukagu oraindino egiteko.

Inoiz esana duzu berrikuntza eta ezagutza direla ekoizpenaren katean balio erantsi handiena sortzen duten kate mailak. Zein protagonismo uste duzu izan behar dutela Teknologia Zentroek bi katebegi hauen sorkuntzan?
Teknologia Zentroek ezinbesteko betebeharra dute -eta ez dut orain esaten lehenengoz, ze horixe esaten dihardut kargura iritsi nintzenetik bertatik-. Berauek giltzarri dira gure Zientzia eta Teknologia Sarean, eta berauek daude lehiakortasun handiagoa lortzeko jomugan daukagun oinarrian. Berrikuntza eta kalitatea dira aberastasun gehiago sortzeko bitarteko nagusia. Behar-beharrezkoa da ezagutzaren erabilera sortzailea, soluzio berriak, praktikoak eta eraginkorrak eskaini ahal izateko. Euskal Herrian eskaintza bikaina eskuarteratzen digute Teknologia Zentroek, eta gure enpresa sareak asmatu beharra dauka horiei probetxu ateratzen.

Zein paper uste duzu jokatu behar luketela sistemako gainerako agenteek berrikuntzaren eta ezagutzaren sorkuntza honetan; nagusiki, CICek eta enpresetako I+G unitateek?
Garrantzizkoa da nor bere gunetik gauza izan gaitezen gure 'ezagutza katea' lotzeko, denok modu koordinatuago eta integratuago batean behar egiteko aukera eskainiko diguna, eta gure I+G+b gaitasuna artez bideratu ahal izateko enpresek dauzkaten beharrizanetara, I+G industrialeko programetan parte hartzen duten unibertsitate sailetatik hasita, enpresetako bertako I+G unitateetaraino.
Eragiletako bakoitzak ez du bakartuta jardun behar, eta ez ditu, inondik ere, bere esparru soilera mugatu behar bere helburuak. Denek batera egiten gaituzte indartsuago irtenbide lehiakorragoak eskaintzeko gure enpresek etengabean behar duten berrikuntzaren bidean. Hori da eginbeharra. Bakoitzarena, eta gero bateratuko dena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen eginbehar kolektiboan, ondo koipeztaturiko lantresna eraginkor baten gisa gure enpresen zerbitzuan.

Zein da garaitzea espero duzun erronkarik nagusiena, gaur egungo euskal berrikuntza sisteman?
Aurreko garaietan oso ahalegin zehatzak bideratu ditugu hainbat motatako eragileen sortzera edo bultzatzera: Teknologia Zentroak, CICak, Enpresetako I+G Unitateak, Teknologia Korporazio eta Aliantzak, Berrikuntzaren Erdi-mailako Erakundeak…; eta orain, 'sistema ordenatu' beharraren erronkaren aurrean aurkitzen gara. Zalantza barik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen dekretuaren berrikuspena izango da datozen hilabeteotan edukiko dugun zeregin nagusietakoa. Eta ondoren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berri bati ekin beharko diogu 2015era begira, gure berrikuntza sistema osoaren erabilera handiena eta hoberena egiteko aukera emango digun Plana. Teknologien konbergentzia eta lehenago aipatu dizudan 'ezagutza katearen' eragileen ar teko lan koordinatu eta integratua izango dira ZTBP berriaren giltzarri eta erronketako batzuk.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +