GAIKER-IK4 enpresan gure EMAS (E-EU-000032. zk.) erregistroan egindako izen-ematea eguneratu genuen 2011. urtean, eta aurtengo apirilean, AENORek iaz izan genuen ingurumen-portaera baliozkotu du. Gure web-orritik deskarga daitekeen deklarazioan jasotzen diren ekitaldiko lorpen nagusien artean daude energia geotermikoan oinarritutako klimatizazio-sistema bat instalatzea, lehengaien kontsumoa % 8 murriztea, sortutako hondakin arriskutsuen kopurua % 20 gutxitzea eta ingurumen-jarduerak % 40 gehitzea.
Ekokudeaketa eta Ekoauditoretzako Europako sistema honetan 2006. urtean eman genuen izena. EMAS borondatezko mekanismoa da eta ingurumena hobetzea du helburu.
|
|
Erakundeen ingurumen-eragina ebaluatzeko eta kudeatzeko aukera ematen duen tresna bat ematen dio gizarteari. Ingurumena kudeatzeko edozein sistemaren baldintzez gain, legedia betetzeari, ingurumenaren portaera hobetzeari, kanpo-komunikazioari eta Erakundeko langileek parte hartzeari garrantzia emateagatik bereizten da EMAS III.
EMAS III araudiari atxikitako erakundeek beren ingurumen-informazioa ekartzeko eta argitaratzeko konpromisoa hartzen dute. Urtero Ingurumen Deklarazio bat aurkeztu behar dute publikoki, eta bere ingurumen-portaerari buruzko informazio fidagarria eman behar dute, bere ingurumen-portaeraren bilakaera ebaluatzeko. Beraz, Erakundeen ingurumen-portaera hobetzen laguntzea helburu duen tresna da.
2010. urtean, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak, 1.200 erakunderen artean, GAIKER-IK4 aukeratu zuen, "enpresa ertaina" finalista gisa, Bruselan Espainiako estatua ordezkatzeko, GAIKER-IK4 enpresan baliabideen kudeaketaren eraginkortasunarengatik eta ingurunearekin dugun konpromisoarengatik. Horren aurretik, 53 erakunderen artean, Eusko Jaurlaritzak Teknologia Zentroa (ITP enpresa aeronautikoarekin batera) aukeratu zuen, Madrilen EAE ordezkatzeko.