“Sorkuntza berrikuntzan. Kudeaketa aurreratua” izeneko jardunaldia egin zen GAIKER-IK4-n iragan azaroaren 16an, “Europako Kalitatearen eta Bikaintasunaren XIII. Astea” zela eta. Kalitatea sustatzeko eta haren berri hedatzeko ekintzak egiten dira aste horretan Europa osoan. EAEn, 50 ekitalditik gora egin ziren ekimen horren harira, EUSKALITek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) antolatuta, urriaren 30etik azaroaren 16ra bitartean. Aurten, “1994tik, kudeaketa aurreratua —lehiakortasunaren giltzarri— bultzatzen” izan du goiburu ekimenak.
Gure instalazioetan izan zen jardunaldia, eta 60 lagunetik gora bertaratu ziren. Creativity Zentrum, Innobasque, Izinker eta GAIKER-IK4-ko ordezkariek egin zituzten hitzaldiak; ondoren, |
|