euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Jasangarriak gara | Teknologia garbiak, hazten

Iragan urriaren 31n argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda berria.. 84 teknologia ageri dira zerrenda horretan (2006koan, 63), eta guztiek ere ingurumen-hobekuntzak ekarri dituzte uraren eta beste baliabide batzuen kontsumoari, batetik, eta emisioei, zaratari eta hondakinei, bestetik, dagokienez.

2012/12/18  

Teknologia horiek erabiltzen dituzten “ekipo garbiak” EAEko sektore industrial nagusietarako daude pentsatuak batez ere (metalurgia, automobilgintza, elikadura, metal-estaldurak, besteak beste), eta nabarmen hobetzen dituzte haien inpaktuak energiari (30), aireari (26), urari (10), baliabide-kontsumoari (9), hondakinei
(8) eta zaratari (1) dagokienez. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergan kenkariak aplikatzen zaizkie teknologia horiek erabiltzen dituzten enpresei.
 
Teknologia garbietan oinarritutako ekipoak ditugu GAIKER-IK4-ko instalazioetan; besteak beste, eguzki-kolektore fotovoltaikoak, edo zentroko klimatizazio-ekipoa, zeinak energia geotermikoarekin diharduen. Dena dela, teknologia horiei dagokienez, gure asmoa da industriara hedatzea, ingurumena zaintzen duten I+G+Bko proiektuak garatuz. Besteak beste, badu eskarmentua mikroiragazketan, mintz bidezko bioerreaktoreetan eta molde itxiko sisteman (RTM prozesua), bestak beste.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +