euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Elikagaietako plastikoen migrazioari buruzko mintegia laster

GAIKER-IK4 maiatzerako “Elikagaietako plastikoen migrazioa” mintegia prestatzen ari da

2013/03/01  
Material plastikoak orain arte beiraz, zeramikaz edo metalez egiten ziren aplikazioetara zabaltzen ari dira. Elikaduraren kasuan, adibidez, gero eta plastiko gehiago garatzen dira ontzietarako, gero eta jasangarriagoak, eta gero eta propietate hobeak dituztenak, elikagaien segurtasuna eta kontserbazioa bermatzeko; gero eta ontzi eta elikadura-osagarri (mahai-tresnak, ontziteria…) gehiago ere egiten dira material horretatik abiatuz.

Testuinguru horretan, “Elikagaietako plastikoen migrazioa” mintegia prestatzen ari da maiatzerako GAIKER-IK4. Mintegian, indarrean dagoen legedia aztertuko da, elikagaiekin kontaktuan egoteko plastiko egokienak zein diren azalduko da, eta material berrien egungo egoera eta merkatura begira dituzten aukerak aztertuko dira.

Ekitaldia ontzien, elikaduraren, plastikoak eraldatzen dituzten eta elikagaiak ontziratzeko makinak egiten dituzten sektoreetako enpresentzat izango da bereziki, baita etxe-trena elektrikoekin eta elikagaiak prozesatzearekin erlazionatutako sektoreentzat eta administrazioentzat ere, besteak beste. Gure webgunean aurkituko duzu informazio gehiago.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +