euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Tumoreak detektatzeko metodo berria, nanopartikuletan oinarritua

2012. urtearen amaieran bukatu da NANOTHER proiektua, Gaiker-IK4 buru izan duen Europako ikerketa-proiektu bat, zeinaren helburua baitzen tumoreen kokapena detektatzeko eta tumorea kentzeko gai diren nanopartikulak garatzea, nanopartikuletako farmakoa modu kontrolatuan askatuz

2013/03/11  2012. urtearen amaieran bukatu da NANOTHER proiektua, Gaiker-IK4 buru izan duen Europako ikerketa-proiektu bat, zeinaren helburua baitzen tumoreen kokapena detektatzeko eta tumorea kentzeko gai diren nanopartikulak garatzea, nanopartikuletako farmakoa modu kontrolatuan askatuz.

Asmo handiko ikerketa horrek 11 milioi euro inguruko aurrekontua zuen —8 milioi inguru Europako Batzordeak finantzatu ditu—, eta Europa osoko 20 bat erakundek parte hartu du. Egoki amaitu da, hasieran zehaztutako helburu gehienak bete baititu. Besteak beste, arrakastaz garatu ahal izan da, laborategian, nanopartikulak dituen injekzio baten bidez tumoreak detektatzeko metodoa, proiektuan garatu den software baten bidez. Eta terapiarako bide berriei atea ireki die, fase aurreklinikoan orain arte lotutako emaitzetan oinarrituta.

Sintetizatu eta ikerketaren esparruan aztertu diren nanopartikulak igortzen dituen injekzio bakar baten bidez, tumorea kokatzen eta mugatzen du softwareak gaixo dauden saguetan, eta, zenbait parametroren bidez, minbiziak denboran zer bilakaera duen behatzeko aukera emango du tresna berriak, baita zenbat hazi daitekeen edo desagertu daitekeen kontrolatzeko aukera ere.

Garapen hori nanopartikula-moten sintetizazioari esker egin ahal izan da, haien konposizioari nahiz tumoreak ezagutzeko batzen zitzaizkien molekulei erreparatuz. Ondoren nanopartikula horien toxikotasuna ebaluatzeko azterketak egin ziren —hasteko, laborategian, in vitro zeluletan, eta gero, in vivo saguetan—, eta emaitza izan zen sintetizatutako dozena bat nanopartikulen artean bat baztertzea, toxikoa baitzen dosi terapeutikoetan.

Hortik abiatuta, emaitza onenak eman zitzaketen lau nanopartikula-mota aukeratu ziren, haien propietate fisiko-kimikoetan oinarrituta, zer gaitasun terapeutiko zuten aztertzeko. Hasteko, kultibo-zeluletan, eta, ondoren, saguetan. Kasu honetan ere, Europako Batzordeak animaliekin esperimentuak egiteko emandako gomendio etikoei (3R) jarraitu zitzaien. In vitro lortutako emaitzek erakutsi zuten sintetizatutako nanopartikulek afinitate handiagoa dutela tumore-zelulekin zelula osasuntsuekin baino, baina, horrez gainera, erakutsi zuten tumore-zelulak suntsitzeko gai direla.

Bereziki sistema bizien konplexutasuna dela eta, in vitro lortutako emaitza terapeutikoek ez dituzte emaitza berak eman in vivo. Zailtasun hori laborategian egindako sintetizatze-prozesuarekin lotuta dago neurri batean, nanopartikulekin egiten diren esperimentuetan gertatzen den moduan (lotetik loterako edo batch to batch aldakortasuna), eta, horrenbestez, aztertzen den nanopartikula-lotearen araberakoak dira emaitzak. Eragozpen hori ohikoa izaten da nanopartikulak biomedikuntzan erabiltzeko sintetizatzean.

Proiektu honetan parte hartu duten elkarteen artean, Vicomtech-IK4 dago, Gaiker-IK4ren bazkidea IK4 Itunean, eta rol protagonista izan du software berriaren garapenean. CIC bioGUNE, Leitat eta Pharmamar elkarteek ere parte hartu dute. Gaiker-IK4 arduratu da partzuergo osoaren jarduerak koordinatzeaz, baina, horrez gainera, ikerketa aurrera eramateko erabili diren nanopartikulen toxikotasuna aztertzeaz arduratu diren zentroetako bat izan da.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +