Joan den ekainaren 19an, GAIKER-IK4n
“Berrikuntza jokoan jarriko duzu?” izenburuko jardunaldi bat antolatu genuen
PRAGMATIC aholkularitzarekin. Helburua zen, jarduera ludikoak erabiliz, enpresa eta erakunde partaideei berrikuntza hurbiltzea, jokaleku berriak sorrarazteko eta produktu, zerbitzu edo prozesu berrien ideiei buruzko ekarpenak egiteko. Eta hori guztia parte-hartzea eta sormena protagonista izanik.
“A heart effort” metodologia erabiliz, tailerreko partaidek —20 bat ziren— sektore desberdinetako pertsonez osatutako 4-5 laguneko taldetan banatu ziren, eta antolatzaileek egindako 20 galderei erantzun behar izan zieten. Barne-eztabaidaren ondoren, talde