euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Juan Miguel Retolaza eta Iñaki Letona | GAIKER Fundazioaren Presidentea eta Zuzendari Orokor ohia, hurrenez hurren

"GAIKER ez da xedea berez, gizarteari eta industriari laguntzeko tresna baizik" | uztaila 2010

  
Juan Miguel Retolaza, GAIKER Fundazioaren Presidenteari, eta Iñaki Letona, uztailak 1a arte Zuzendari Orokorra izan zenari, egin diegu elkarrizketa. 1985 eta 1992 urteez geroztik, hurrenez hurren, gure egunerokotasunean parte hartzen, 43 urte batzen dute Zentroarentzako lanean. Bakoitza bere postutik, batak Fundazioaren Patronatua eta besteak Zentroaren Kudeaketa Bateratua ordeztuz, baina elkarrekin zuzendu eta kudeatu dute itsasontzia aldera eta aurka zituzten haizeen aurrean. 25 urtek, zalantzarik gabe bitakorako koaderno ugari idazteko nahikoa istorio eskaintzen dute.

Ale berezi honetan, Zentroaren 5. urteurrena ospatzen dugunean eta 18 urteko dedikazioaren ondoren Iñaki Letona agurtzen dugunean, zuzenean egin nahi izan diegu elkarrizketa igaro den denborari eta etorkizunari begira zein itxaropen dituzten ezagutzeko.

.........................................................................................................................................................................................
JM Retolaza-ri -Zein esperientzia azpimarratuko zenuke GAIKERRI eskainitako urteetan?
Ekimen publiko batek behar errealekin bat egiten duenean jarraitutasun pribatu baten sorrera nola eragin dezakeen, herri politikak eta ekintzak jarraituz.
 
GAIKER, baina ez GAIKER bakarrik, hiritarrek eta industriak “zentzuzko” planteamenduei modu positiboan erantzuten dutenaren erakuslea da, eta baita zentrifugatu egiten eta aukera edo itxura politiketan sartzen ez denarena.
 
I. Letonari - Inoiz ahaztuko duzun une bat…
Gertakizun asko dago nabarmentzeko, nire ustez. Ondorengo gure ibilbidean izan zuen eragin handiarengatik oso garrantzitsua izan zen gure Zentroak zituen "bi" eraikinak elkartu ziren unea. Biotek eta Gaiker 1992an elkartu zuren, baina 2005eko lanei esker, Bioteknologiaren, Materialen eta Ingurumen eta Birziklatzearen munduak behin betiko elkartu ziren.
Hala ere, une zehatzei buruz galdetzen badidazu, 2004an, Euskalduna Jauregian Urrezko “Q” jasotzera igo nintzeneko sentsazioa ezin dut ahaztu. Asko hunkitu ninduen. Poz eta harrotasun handiz, eta emozioz.
 
I. Letonari - Nola baloratzen duzu Zentro Teknologikoek azken 25 urteetan izan duten eboluzioa?
Nire ustez, Her rialde honetako arrakastaren adibide nabarmenetariko bat da Zentroena, ekintza politikopribatuei esker lortutako emaitza onetan oinarrituta, dir u publikoa jasotzea, adibidez, ustiapenaren eskasia bati aurre egiteko, gauza bat baita eta beste bat ikertutakoa enpresa-sareei aplikatzeko dirua jasotzea. Eboluzionatzen joan gara eta gure Finantzatzeko Ereduak beharrezkoa duen orekari eusten jakin izan dugu.
Dakigunez, gure irabazietako asko I+G+b Programak finantzatzen dituzten Administrazioetatik datozen dir ulaguntzetatik datoz eta jasotakoa, ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da. Teknologia gainerakor eta enbrionarioen inguruan ikastea eta ezagutza barneratzea ahalbidetzen digu horrek eta, ondoren, gure bezeroak kontratatuz, aplikazio zehatzak bilatzen ditugu.
 
GAIKERREN eboluzioaren kasu zehatzean, hona iritsi bagara etengabe egokitzeko gai izan garelako da eta ikasketa eta transferentzia ar teko binomioa bikain elkartu dugulako, hau da, Publikoa eta Pribatua. 1997an Elkarte izatetik Fundazio izatera igaro ginenean ere beste une garrantzitsu bat bizi izan genuen, kolaboratzen zuten enpresek beraien gain une hor ren ondoren Fundazioarentzat izan zuten betekizun bultzatzailearen garrantzia dela eta. Dirulotura horren bitartez, haren finantzazio probatuaren hazkuntza bultzatuko da. Zentzu horretan, beste Zentro Teknologiko batzuek baino konpromiso ekonomikoko esparru indar tsuagoekin dihardugu lanean. Fundazioko enpresek kontratu bitartez Zentroko diru-sarreren ehuneko 25 inguru ekartzen dute. Gure ideia kuota hori eta gurekin elkarlanean lan egiten duten enpresen kopurua hurrengo urteotan areagotzen jarraitzea da.

J M Retolaza-ri- Zein iritzi duzu Zentroek enpresentzat lan egiten duten lanaren eboluzioari buruz?
25 urteren ondoren, hau da, GAIKERREK dituen ur teetan, eta ur te horietan guztietan Organo Betearazlean erantzukizuneko postua izan ondoren, lehenengo Elkartean eta gero Fundazioan, zentzu horretan balorazio negatiboa egiteak zentzurik ez duela. Zentzurik ez izateaz gain, onerako, hor daude GAIKERREKIN zerikusia duten edo izan duten enpresen kontratazioa eta konpromisoaren zenbaki argiak, eta hori Zentro Teknologikoaren laneko laguntzaren balorazioaren bederatziaren proba da.

I. Letonari - Zein izan da lorpenik onena Zentroaren 5 hamarkadetan?
Asko izan dira. Lorpen handienen artean aipaturiko enpresa-konpromisoa dago, eredu binomial batean higitzea izan dena, baina apustu argiarekin eta elementu pribatuarekin. Gure kudeaketa Antolakuntza gisa izan dugun ar rakastetariko
bat ere izan da, nire ustez. Plan Estrategikoak, Urteko Kudeaketa-planak, Zentroaren Kudeaketa Prozesuko… dena guztia EFQM Kudeaketa-ereduaren barruan. Eredu horretan ibili garenak Europa mailan goraipamen garrantzitsuak jasotzea eragiteaz gain, erreferentziarako leku batean jarri gaitu eta besteetatik bereizi gaitu. Gaur 25. Urteurrena ospatzen jarraitzen badugu eta etorkizunerako itxaropenak baditugu, hori guztiarengatik dela esango nuke nik.

JM Retolaza-ri - Aurreikuspena. GAIKER beste 25 urte barru Ideiarik ere ez.
GAIKER ez da helburua berez, gizarteari eta industriari laguntzeko tresna da eta, ondorioz, beharren aldaketei adi egon beharko da bere eskaintza eraginkorragoa eta efikazagoa izateko.
Nik nahiko nukeena da GAIKER bai gaur, bai 25 urte barru, Euskal Industriaren alde beharrezkoa dena eskaintzea. Balioa sortzeko oinarria izatea, aberastasuna sortzeko, azken finean, orain arte nahi izan duen eta lortu duen bezala.
 
info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +