euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

IK4k konpositeen alorreko azken lorpenak aurkeztu zituen Parisen

IK4k JEC Composites-en parte hartu zuen martxoaren 29an, 30ean eta 31n, Parisen

2011/04/04  IK4k JEC Composites-en parte hartu zuen martxoaren 29an, 30ean eta 31n, Parisen; konpositeen inguruan Europan egiten den erakusketarik handiena da JEC Composites, eta euskal Aliantza Teknologikoa osatzen duten zentroek alor horretan duten eskaintza osoa aurkeztu zuten.

Konpositeak material sintetikoak dira, eta konposatu bat osatzen dute, hainbat elementuren molekulak modu heterogeneoan nahasirik baitituzte. Jatorrizkoak ez dituen propietateak ematen dizkio material-konbinazioak konposatuari; adibidez, erresistentzia eta arintasun handiagoa. Hori dela eta, hainbat aplikazio-eremutan erabiltzen dira: aeronautikan, eraikuntzan…

Kongresuan, Espainiaren pabiloian (feriako ohorezko herrialdea izan da aurten) erakutsi zituen IK4k bere aurrerapenak, Tecnatom, Aernnova, Sener, Future Fibres, APPlus+, FIDAMC eta beste zenbaitekin batera.

Aliantza Teknologikoak hiru jarduera-eremu handitan —materialak, prozesuak eta fabrikazioa, eta birziklatzea— dituen gaitasun nagusien lagin bat aurkeztu zuen. Hala, material adimendunetan, nanomaterialetan, biomaterialetan eta elektronika plastikoan egindako azken ikerketak aurkeztu zituen, bai eta muntaiak neurrira egiteko prozesuak eta konpositeen ingurumen-aplikazioak ere.

Material konposatuen ikerketako azken aurrerapen horiei esker, hainbat alorretako aplikazio praktikoak zabaltzen dira; adibidez, aeronautikakoak, automobilgintzakoak, eraikuntzakoak, energia eolikokoak eta nautikakoak.

Azokan, aplikazio-sektore guztietan aztertu ziren joera horiek, kalitate handiko 12 foro eskaintzeko azken erabiltzaileei eta industriei. Halaber, hitzaldi teknikoak eta estrategiari buruzkoak eskaini zitzaizkien konpositeen industrietan parte hartzen duten guztiei. 96 herrialdetako ordezkariak eta 27.000 bisitari inguru joan ziren JEC Composites-era; beraz, material konposatuei buruz mundu osoan antolatzen den kongresu handienetako bat da.

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +