euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k nerbio-sistema nagusia nola nahastu ikertuko du

Laborategian bertan, kanpoko substantziei sistemara sartzen uzten ez dien garunaren barrera naturala berregingo du. Substantzia horien artean, Alzheimer edo Parkinson gaixotasunak tratatzeko farmakoak daude, besteak beste

2012/02/13  GAIKER-IK4 ikerketa-zentroko laborategietan garunaren babes naturala erreproduzitu dute; izan ere, garunak bere sistemaren barruan sartzeko muga jartzen die kanpoko sustantziei, eta halakoak dira, esaterako, alzheimerrari edo parkinsonari aurre egiteko botikak.

Muga hematoentzefalikoak garuna isolatzen du organismoaren beste atal guztietatik; hala, era berezituan kontrolatzen ditu sistematik kanpokoak diren substantziak: pasatzen uzten die batzuei, eta ez, ordea, beste batzuei. Babes-funtzio horrek talka egiten du biomedikuntzarekin; izan ere, oztopoa da beharrezkoak diren zenbait botika burmuinera iristeko, Alhzeimerren edo Parkinsonen gaixotasunen kasuetan, esaterako. Hori dela eta, nazioarteko sektore farmazeutiko osoak du muga hematoentzefalikoa hobeto ezagutzeko beharra, ahalik eta zehatzen iragarri ahal izateko botikak garunean iragaziko diren ala ez.

Horregatik, GAIKER-IK4 erkaketa-lan bat egiten ari da 2010etik, gaur egun sektorean erabiltzen diren muga hematoentzefalikoaren in vitro ereduen artean. Lanaren helburua da aurkitzea zein den eredu optimoa in vivo kondizioak erreproduzitzeko, ondoren toxikologia- eta eraginkortasun-ikerketetan aplikatu ahal izateko, bai eta farmakologiaren eta nanomedikuntzaren esparruetan ere.

Ikerketa 2013rako amaitzea aurreikusi da.

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +