euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Aerosorgailuen palen fabrikazio-prozedurak hobetuko dituen teknologia egokitu du GAIKER-IK4k

Gaur egun, energia eolikoa aukera estrategikoa da, epe luzera energia-eskari handi bati erantzun ahalko baitio, batetik, lurralde osoan oso hedatuta dagoelako, eta, bestetik, ingurumenarekiko aukera jasangarria delako.

2012/03/05  Gaur egun, energia eolikoa aukera estrategikoa da, epe luzera energia-eskari handi bati erantzun ahalko baitio, batetik, lurralde osoan oso hedatuta dagoelako, eta, bestetik, ingurumenarekiko aukera jasangarria delako. Testuinguru horretan, energia eolikoaren teknologia zabalkunde-fasean dago. Neurri berean, minieolikaren esparruan ere ari da gertatzen zabalkunde hori, eta esparru horrek baditu helburu propioak Energia Berriztagarrien 2011-2020 aldirako Plangintzan.

Sektore estrategiko baten eskariari erantzuteko egokitzapenak
Premisa horien arabera, Valentzian kokatuta dagoen FibrotecMaterialesCompuestos SL enpresa teknologikoak negozio-lerro berri bat ikusi du bere jarduerarako. Izan ere, Fibrotec SL aditua da pultrusioaren teknikaren bidez eraikitzen diren eta eraikuntzaren sektorean erabiltzekoak diren profilak diseinatzen, kalkulatzen eta fabrikatzen. Saltoa egiteko lehen urratsa izan da I+G+B proiektu bat egitea den URJATO SLP enpresarekin, ingeniaritza aeronautikoan eta arkitekturan aditua, eta GAIKER-IK4 zentro teknologikoarekin batera. Proiektuaren helburua da pultrusioaren teknika energia eolikoaren sektorera bideratutako produktuen fabrikaziora zabaltzea.

I+G+B proiektu horren esparruan, ikusi da teknologia horrek betetzen dituela miniaerosorgailuetarako sekzio konstanteko palak fabrikatzeko oinarrizko baldintzak. Izan ere, pultrusioaren bidez fabrikazio-prozedura aurreratuak, alternatiboak eta masiboak lor daitezke, eta errazten du fabrikazioa bizkorrago, prezio baxuagoan, modu errepikakorrean eta uniformean egitea eta, ondorioz, kalitate hobeagoarekin. Hortaz, FIBROTEC SL enpresak pultrusioarentzako aplikazio-eremu berri bat aurkitu du, eta horrek, era berean, minieolika ingurune berrietan sartzeko aukera areagotuko du, hala nola hiri-inguruneetan, bizitegi-auzoetan, nekazaritzako eta abeltzaintzako inguruneetan eta industria-poligonoetan edo gasolina-zerbitzuguneetan.

Gainera, ikerketa-lan horren testuinguruan, transformazio-tekniken bidez produktu moldagarriak garatzeko aukeran sakondu du GAIKER-IK4k; izan ere, teknika horiek lehiakorrak eta osagarriak izan litezke konpresio bidezko moldaketa bidez nahiz egitura aurreinpregnatuen hustuketa bidez sor litezkeen produktuekiko. Hala, minieolikaren sektorean inpaktu handia izan lezaketen diseinu berriak garatzeko aukera emango duten ideia berriak bilatzen jarraituko dute etengabe.

Irudi galeria

info:  Ana Erostarbe,  erostarbe@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +