euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Bilboko Ingeniaritza Eskola Teknikoarekin lankidetzan Formula Student 2013n

GAIKER-IK4k Bilboko Ingeniaritza Eskola Teknikoarekin lankidetzan jardun du haren ikasleek aurtengo Formula Student (FS) lehiaketan erabiliko duten lasterketa-autoa garatzen.

2013/07/24  
GAIKER-IK4k Bilboko Ingeniaritza Eskola Teknikoarekin lankidetzan jardun du haren ikasleek aurtengo Formula Student (FS) lehiaketan erabiliko duten lasterketa-autoa garatzen. Ekimen hau urtero egiten da duela 6 urte hasita, eta haren helburua da ikasleentzat inspirazio-iturri izatea eta haien ahalmenak neurtzea ibilgailu baten fabrikazioari lotutako alderdi guztietan (ezaugarri teknikoak, material berrien aplikazioa...) lehiatzen dira: diseinuarekin edo abiadurarekin hasi, eta finantziazioa bilatzeraino edo balizko fabrikaziorako bideragarritasun-planeraino. Oro har 110 nazioarteko taldeek hartzen dute parte lasterketa honetan.
 
Iazko azaroan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen Bilboko
Ingeniaritza Eskolako Formula Student taldearekin. Geroztik, GAIKER-IK4n autoaren fabrikazioari lotutako zenbait alderditan lan egin dugu haiekin. Auto horrekin lehiatuko dira laster ikasleak zenbait zirkuitu profesionaletan. GAIKER-IK4n, karrozerian (material egokia hautatzen eta ondorengo fabrikazio-prozesuan) eta spoiler edo aleroien diseinuan lagundu diegu. Helburua zen karrozeria aurreko urteetakoa baino arinagoa izatea, eta ekologikoagoa (karbono-aztarna txikiagokoa), eta autoaren aerodinamika hobetzen lagunduko zuten aleroiak diseinatzea.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +