euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Material konposatuetan adituak prestatzeko lehenengo ikastaroa, mondragon unibertsitatearekin lankidetzan

Datorren azaroaren 8an hasiko da “Material Konposatuetan Aditua” lehen ikastaroa. Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu dugu, gero eta zorrotzagoa den merkatuaren eskakizunak betetzeko asmoz.

2012/09/18  Datorren azaroaren 8an hasiko da “Material Konposatuetan Aditua” lehen ikastaroa. Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu dugu, gero eta zorrotzagoa den merkatuaren eskakizunak betetzeko asmoz. 300 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Mondragon Unibertsitatean eta GAIKER-IK4-en bertan emango dira eskolak.Ariketa praktiko batekin bukatuko da saioa. Ikasleen ohiko lantokian nahiz jasotako ezagutzak aplikatzeko eta azken proiektua egiteko hautatutako enpresetan egingo da ariketa.

Sektore askotako profesionalentzat da ikastaroa; besteak beste, aeronautika, sektore aeroespaziala, automobilgintza, garraio publikoa, eraikuntza, azpiegiturak, ontzigintza, hoditeria eta andelak, eta kirola eta aisialdia. Gehienez ere, 20 ikasle izango ditu, eta lau modulutan egituratuta dago, ikuspegi berarekin antolatuak laurak: “ekintzarako prestatzea”. Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: aplikazioetako desafio berriak, material berriak, prozesu berriak, prozesuen automatizazioa, material-hornitzaileak, moldeak eta makinak, eta diseinu- eta saiakuntza-arauak.

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +