euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Produktuen bizitza luzatzen duten krustazeo-hondakinez egindako zenbait ontzi garatu ditu GAIKER-IK4k

Mexiko, Portugal eta Espainiako zientzilariek parte hartzen dute nazioarteko proiektu honetan

2011/02/22  Ezaugarri antimikrobiarrak eta antioxidatzaileak dituzten zenbait ontzi garatzeko nazioarteko proiektu batean parte hartzen dihardu GAIKER-IK4k; Sonora-Mexiko Institutu Teknologikoa da proiektuko buru. Helburua da ontziratutako elikagaien balio-bizitza areagotzea, betiere jatorrizko ezaugarriak mantenduz. Horretarako, ontzietan ezaugarri antimikrobiarrak eta antioxidatzaileak dituzten molekulak txertatzeko materialak eta eraldaketa-prozesuak garatzen dihardu. Molekula horiek kitosanoa eta astaxantina dira, ezaugarri antimikrobiarrak eta antioxidatzaileak dituzten molekulak, hurrenez hurren.

Izkiraren azpiproduktutik (burua eta exoeskeletoa) lortzen dira bi molekula horiek, hartzidura laktiko baten osteko erauzketatik eta garbiketatik, hain zuzen ere. Konposatu horiek polietilenozko eta poliamidazko matrize plastikoetara gehitzen dira ondoren, ontziak garatzeko.

Kitosanoa kitinatik lortzen da; krustazeoen (karramarroak, otarrainak, izkirak eta abar) exoeskeletoko egitura-elementu bat da kitina. Konposatu horrek gaitasun antimikrobiar handia du bakterioei eta onddoei aurre egiteko. Gainera, ez da konposatu toxikoa.

Astaxantina, berriz, izaki bizidun askotan ageri den pigmentu gorri bat da. Kimikoki karotenoide bat da, baina, bestelako karotenoideak ez bezala, ez da A bitaminan (erretinola) eraldatzen giza gorputzean. Antioxidatzaile ona da, E bitamina baino 500 aldiz eta A bitamina baino 10 aldiz hobea, hain zuzen ere. Gainera, astaxantina, A bitamina ez bezala, ez da toxikoa kontzentrazio altuetan.

Ontzien lehenengo prototipoak garatu ostean, ontzi horiek zenbait elikadura-patogenoren aurrean (hala nola, Staphylococcus aureus, Eschirechia coli, eta Aspergillus niger) duten gaitasun antimikrobiarra eta antioxidatzailea neurtuko ditu GAIKER-IK4k. Azkenik, beharrezko proba-pilotuak egin, eta industria-eskalan garatuko dituzte prozesu guztiak.

Sonora-Mexiko Institutu Teknologikoaz eta GAIKER-IK4z gain, Mexikoko Elikaduraren eta Garapenaren ikerketa-zentroak eta Bioderpac enpresak, Santiagoko Unibertsitateak eta Portugalgo Dr. Ricardo Jorge Osasun Institutu Nazionalak hartzen dute parte proiektuan.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +