euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k ura gatzgabetzeko planten diseinua eta ezaugarriak hobetu ditu

Urak duen gatza kentzen duten hodien eskaeraren gorakadaren ondorioz, material eta fabrikazio-prozesu berriak garatzea ahalbidetuko duten I+G+b baliabideak eskaintzen ere lagunduko du

2010/08/10  
1965az geroztik, Espainian gatza kentzeko lehen planta eraiki zenean, halako planten eraikuntza sortzeko eskaerak modu esponentzialean hazi ziren. Planta horien beharrei erantzuteko erabilitako alderantzizko osmosiko hodien eskaera ere era berean areagotu da. Osmosia uraren jokaerari loturik dagoen fenomenoa da. Urak disoluzio baten disolbatzaile gisa jokatzen du mintz erdi-iragazkor baten aurrean disolbatzaileentzat (ura), baina ez solutuentzat (gatza, adibidez).
Jokaera horrek mintzaren bidezko difusio sinple bat suposatzen du, energia-kosturik gabe. Prozedura horren bidez itsasotik datorren ura, gatzik gabeko ura lor daiteke.

Testuinguru horretan dago Bekaert Progressive Composites-en egun erabiltzen diren alderantzizko osmosiko hodien funtzionamenduan eta etekinean egin daitezkeen hobekuntzak ikertzeko interesa –Mungian (Bizkaia) dagoen nazioartekoaren filiala. Gainera, gero eta hodi gehiago erabiltzen direnez, material eta fabrikazio-prozesu berriak garatzea ahalbidetuko duten I+G+b baliabideak eskaintzen ere lagunduko du, fabrikazio-kosteak eta fabrikatutako unitateen pisua jaistea ahalbidetzeko eta ondorengo muntaia, manipulazioa eta abar errazteko. GAIKER-IK4 eta Bekaert elkarlanean ari dira I+G+b-ko proiektu batean, zeina alderantzizko osmosirako hodiaren atal desberdinak aurkitzean oinarritzen den.
Diseinuan zehar aldatuko dira eta gero material konposatuei eta haien fabrikazio-prozesuei egokitzeko.
 
Material konposatuen abantailak
 
Egun fabrikatu diren osagaiak, ordea, metalez daude fabrikatuta, eta gainazaleko hainbat tratamendu behar dituzte. Tratamendu horiek erresistentzia kimikoa ematen diete piezei, baina azken pieza nahiko garestitzen dute.  Bestetik, material nahiko arinak dira, eta hori proiektuaren esparruan lantzen ari diren konpositeek ez duten desabantaila handia da.

Material konposatuak edo konpositeak fisikoki bereiz daitezkeen bi osagai edo gehiagoz osatutako konposatuak dira. Osagaien propietateen batura baino hobeak dira haien baturaren propietateak. Zeramiken, plastikoen eta metalen propietateak elkartzen dituzten materialak lortzeko beharraren ondorioz sortu dira material horiek. Garraio-industrian, adibidez, ohikoak dira, non material arinak, zurrunak, kolpeak eta higadura ongi jasaten dituztenak dauden, eta propietate horiek askotan ez dira batera aurkitzen.

Kasu zehatz honetan, bezeroek materiala zurruna eta iraunkorra aldi berean izatea eskatzen dute haien beharrei aurre egiteko, eskaera mekaniko zorrotzak bete behar dituztelako. Era berean, alderantzizko osmosiko hodientzako material berriak eraso kimikoak jasan ahal izatea eta, gainera, arina izatea interesatzen zaigu.

Azkenik, eraldaketa-prozesuei dagokienez, gaur egun metalezko osagaien fabrikazioan erabiltzen diren prozesuetan, azken piezaren prezioa asko garestitzeaz gain, fabrikatzeko gaitasuna nahiko eskasa da. Beraz, material konposatuen kasuan, bidera daitezkeen eraldaketa-prozesuak, bi zentzuetan mesedegarriak, aukera interesgarriak dira.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +