euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitatetzat aitortu gaituzte

Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen Sareko kide berri (UCC+i Sarea) izendatu gaitu orain dela gutxi

2012/07/26  Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen Sareko kide berri (UCC+i Sarea) izendatu gaitu orain dela gutxi. Hala, zentroak hedatze eta komunikazio zientifikoan egiten duen lana aintzatetsi du.

UCC+i Sarea osatzen duten Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak zientzia, teknologia eta berrikuntza dibulgatzen duten estatuko eragile nagusietako batzuk dira. Halaber, funtsezko zerbitzu bat ematen dute gizartearen trebakuntza, kultura eta ezagutza zientifikoak hobetzeko, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen arteko bitartekari jarduten baitute.

Orobat, UCC+i Sareak esperientziak trukatzea eta hango kide diren erakundeen arteko harremana sustatzen du. Hori dela eta, haiek guztiek eskaintzen dituzten produktuen eta zerbitzuen azken kalitatea hobetu egiten da, eta aukera ematen du, gainera, elkarrekin baliabideak optimizatzeko.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +