euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Itziar Unzueta | Inkoa-ko Zuzendari Nagusia

"Oparotasun garaiak ez dira izaten eragingarrienak ekimen berriei ekiteko garaian" | uztaila 2008

2008/07/01  
Itziar Unzueta da Inkoa Taldeko Zuzendari Nagusia eta bazkide fundatzaileetako bat. Taldea, Ingeniaritza eta Aholkularitza 5 enpresek  osatzen  dute  eta  hauek espezializatuta  daude  teknologia aurreratuekin soluzio integralak eskaintzen Nekazaritzako Elikagaien eta Ingurumen sektoreei begira. Bere hasieratik orain dela 17 urte, jarraitu du Inkoa Taldeak zabaltze, dibertsifikatze eta berrikuntza teknologiko estrategia, urteon buruan enpresa talde sendoa sortzera eraman duena, nazioarte mailan ondo kokatua Nekazaritzako Elikagaien eta Ingurumen sektoreetan, eta denera 32 milioi euroko fakturazioa ere lortuko duena 2008an. 
 
Zientzia Fisikoetan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean Automatika eta Elektronika berezitasunetan, Itziar Unzueta aldi berean da Kontseilari Delegatu Ekotek, Agroaldea eta Sustalde Fundazioan, eta baita  Lehendakari  ere  Metrixan  eta Bizkaiko  Biometrika  Elkartean  eta  ere Ingurumen  Adituen  Esportazio Kontsortzioan -BEEX-.
 
......................................................................................................................................................................................
Zelan bizi du Inkoa-k hainbat negozio desberdinen  arteko  interakzioan gertatzen  den  teknologia konbergentzia  hori,  esaterako, elikagai,  abeltzaintza  edota ingurumen sektoreen artekoa?
Badira teknologia komunak, Inkoa Taldeak bere  jarduna  garatzen  duen  sektore desberdinetan  aplikagarriak  direnak. Horregatik eragin genitzake sektore arteko hainbat garapen teknologiko, gerora, aplikazio  berezi,  eta  propio,  enpresa bakoitzari zuzenduen bitartez, ezarriko ditugunak, Taldea osatzen duten enpresa desberdinek lantzen duten negozioaren arlo bakoitzean.

Horrela garatzen ditugu,  esaterako,  informazioaren  eta komunikazioaren teknologietan  oinarritutako  aplikazioak, edota  elektronikan edo bioteknologian; eta  gero,  esparru hauetan  eskuratzen dugun oinarrizko garapen teknologikoak ahalbideratzen digu etorkizuneko  produktu  eta  aplikazio bereziak  garatzea normalean lan egiten dugun sektoreetako bakoitzari begira.

Konbergentzia horrek, eta  teknologien zeharkako  aprobetxamendu  horrek eragiten  du  gure enpresa  taldearen I+G+b inbertsioaren erabateko  optimizazioa, bai  giza errekurtsoetan eta baita teknikoetan ere, bidean lortzen dugun know-how-ak ere eragin biderkatzailea izan dagien gerora beste hainbat aplikazio eta teknologien garapenean ere.

Zeintzuk  izan  ziren  zure  kasuan arrazoiak, enpresari bezala, negozio bat sortzera bultzatu zintuztenak? Eta zelan ikusten duzu gaur eguneko egoera enpresa berriak sortu ahal izateko?
Guk  geuk  negozioa  sortzera  mugitu gintuzten arrazoiak izan ziren, batez ere, geure  aldetik  lan egin  ahal  izatea, batetik, eta bestetik, merkatu eta proiektu berriei  ekin  ahal izatea geure egiteko modu  propioez baliatuz. Eta azken batean, Nekazaritzako Elikagaien sektorean espezializatutako Ingeniaritzen esparrua  Euskadin ere indartzeko, eta bide batez gu geu sektorean  lider bihurtu guran.

Inkoa, gure enpresa Talde  osoaren zimendu  izan  den enpresa, 91. urtean sortu genuen, oinarri hartuta Nekazaritzako Elikagaiak bezalako sektore  tradizional batean  aplikatu  ohi  diren  IKTak (Informazioaren  eta  Komunikazioaren Teknologiak), eta gainera garai hartako krisi ekonomikoa ere gainditu beharrez gure jardueraren lehen urte haietan. Beraz, uste dut, edozein egoerari, oraingoari berari ere, askoz hobeto egin lekiokeela aurre  gaur  egun.  Behintzat,  dauden laguntzei-eta  begiratzen  badiezu,  bai enpresa berriak sortzeko, eta bai teknologia berrien garapenerako, edo berrikuntzen kudeaketarako dauden laguntzengatik ere.

Eta bai, egia da, azken urteotan Euskadin ekimen berrien ekintzaile krisia-edo izan dela. Hain zuzen, gure herrialdeko egoera ekonomikoa ezin hobea izan denean. Eta beharbada, gure  historia  guztian  izan dugun  ekintzaile  saiatuen  maila baxuenean izan dugu, eta euro-erregioen artean  azken  mailetan  ere  bai  alor honetan. Eta arrazoiak bat baino gehiago izan litezke, baina bat beharbada, izango da, seguru asko oparotasun garaiak ez direla eragingarrienak izaten ekimen berriei ekiteko garaian. Inkoa-n, Innobasquerekin gabiltza lanean Ekimen Berri Aurreratuen Taldean, egoera honen zergatiak aztertu guran, eta behar diren tresnak jarri guran ekimen  berrien  ekintzaileen  eskueran, Euskadi  berriro  itzuli  dadin  Europako erregioen burura, enpresa berritzaile eta nazioartekotuen sortze gaitasun horietan.

Nondik esango zenuke zuk sortuko direla merkatu esparru berriak?
Gure hurbileneko inguruari dagokionean behintzat, badira merkatu teknologiko berriak, garatzen eta sendotzen ari direnak, zelan bioteknologia bera, edota energia berriztagarrietan  eta  hondakinen balorizazioan-eta oinarritzen diren energia iturri berriak ere. Gainerako sektore eta jardueren  artean,  zalantza  gabe, informazioaren teknologiei lotutako aisia eta  osasungintzari  begira  ari  diren teknologiak izango dira enpresa jarduera berrien iturria datozen urteotan.

Zeintzuk dira, zuk zuzentzen duzun moduko  enpresa  batentzat, aurrerapen sendo baten giltzarriak?
Gure enpresen giltzarri dira, batetik, geure garapen propioen jabe izatea, gero hauen bidez,  lehiakor  bihurtu  ahal  izateko merkatu  globalizatuetan  ahalik  eta teknologia hoberenekin eta beti ikuspegi berritzaile  batekin.  Eta  bestetik, aurrerantzean merkatua ikusi ahal izatea markatu  bakar  eta  global  bezala.  Eta horretarako guztirako ezinbestekoa da giza talde ondo formatu eta ondo prestatu bat izatea merkatuak berak eskatzen dituen ardura profesional eta teknologiko guztiak geure gain hartu ahal izateko behar den moduan.

Inkoa-k  ohitura  du  lankidetzan jarduteko  beste  hainbat  agente zientifiko  teknologikoekin, unibertsitateak  edo  beste  hainbat zentro teknologiko. Zer ateratzen du Inkoa-k lankidetza horietatik?
Inkoa-ko I + G + b Unitateak aspaldi du ohiturazko  beste  hainbat  Zentro Teknologiko eta Unibertsitaterekin lanean jarduteko nazioarte mailan, eta horrela lortzen dugu oinarri teknologiko hoberena, eta baita guztiz beharrezko dugun know- how-a ere teknologia berrien garapenean. Batez ere teknologia hauen hasieretako faseetan, orduan bihurtzeko oinarrizko teknologien  jabe,  eta  gerora  handik abiatuta produktu berriak eta aplikazio zehatzagoak garatu ahal izateko.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +